XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Titulua aldatzen duen Foru Lege Proiektua, honela utziko dena:

III. TITULUA

Ureztalurrak ezarri eta hobetzea

6 artikulua.

Kontzeptua

1. Nekazaritzako azpiegituren erreformari buruzko Foru Legearen babesean onetsiriko Lurraldeko Obra eta Hobekuntza Planetan nekazaritza interes pribatutzat jotzen diren obretan ureztalur bihurtzeko edo badauden ureztalurrak hobetzeko inbertsioak sartzen dira Kapitulu honetan, Plan bakoitzean horretarako ezartzen den epean burutzen badira eta lehenengo instalazioak badira.

2. Hurrengo lerroaldearen arabera definitzen den ureztalurraren azalera oinarrizkoa, gutienez ere, hartzen duten lurraldeetan egin beharreko inbertsioek eskuratzen ahalko dituzte Titulu honetan aurrikusiriko onurak, baldin eta ureztapen eremuko ustiategiaren azalera oinarrizkoa gainditzen ez badute.

Lurrek ureztapen ustiategiaren azalera oinarrizkoaren gehieneko balioa baino gehiago hartzen badute, balio hortik goitikoak ez du eskubiderik izanen aurrikusiriko eskubideetarako, nekazariak nagusiki nekazari izateko baldintzak biltzen baditu ezik.

Kasu horretan onurak gehieneko ustiategiaren azalera oinarrizkoaren bi halakoak izanen dira, gehienez ere.

Ureztalurraren azalera oinarrizkoa gutieneko azalera da, bere zabaleran, eremuko ustiategiaren azalera oinarrizkorako ezarritako ureztalurraren beheko mugaren bat datorrena.

Finka bakarraz edo elkarren ondoko batzuez osaturik egoten ahalko da, jabe bakarra edo gehiago duten kontutan hartu gabe, ureztapena diseinatzeko unitate bakarra egiten baldin badute.

7 artikulua. Onurak

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, aurreko artikuluan aipatzen diren inbertsioetarako, kostuaren ehuneko berrogeita bosteko dirulaguntza ematen ahalko du, 75/268/EEE Jarraibideko 2. eta 3. artikuluetan jasotzen diren eremuen kasuan, eta kostuaren ehuneko hogeita hamabostekoa gainerako kasuetan.

2. Beti ere, babestu beharreko gehieneko inbertsiko moduluek, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuak finkatuek, mugatuko dituzte aurreko atalean ezarririko dirulaguntzak.

3. Onura hauek onuradunek beste Administrazio Publikoetatik har lezaketen beste edozeinekin osa litezke.

Kasu horretan, Foru Komunitateko Administrazioaren finantzaketa beste Administrazio batek finantzaturik ez dagoen parteari baizik ez zaio aplikatuko.

8 artikulua.

Onuradunak

Aurreko artikuluan ezarririko finantzaketaren onuradunak izan daitezke nekazariak edo nekazaritza ustiategien titularren batasunak, lurren tituluartasuna edo eskuragarritasuna aski den moduan frogatuz gero, laguntza eskatzen duteneko azalera Foru Dekretu Legegile honetako 6.2 artikuluan ezarririko mugen barruan badago eta finantzaketa, bai banan-banan, bai Ureztatzaileen Elkarteen eta horretarako sustaturiko beste elkartze mota legezko batzuen bidez eskatzen badu.

Xedapen Iragankorra

Honen bidez aldatzen den arauteriaren babesean sorturiko egoerak honetan hartzeko, finkak interes berezikotzat jo eta ureztalur bihurturiko eskualdeetan kokatuak dauzkaten nekazariek lurzatiak ezartzeko laguntzak eska ditzake, honen bidez aldaturiko Foru Lege Legegileko III. Tituluaren babesean, Foru Lege honek indarra hartu eta bi urteko epearen barrenean.

Azken Xedapenak

Lehena.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Foru Lege bete eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.

Foru Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra.